2020-01-24 14:14
Urtarrilaren 23an ospatutako batzordean Getxoko Udalak berriro saihestu zuen Akuarioko langileekiko eta herritarrekiko duen erantzukizuna. Alde batetik, Getxoko Akuarioa ixteko jarreran mantendu ziren, bestelako aukera edo proposamenik baloratu gabe; eta, bestetik, ez zuen informaziorik eman langileen, Akuarioan bizi diren espezieen eta zerbitzu beraren etorkizunari buruz.

ELArentzat guztiz onartezina eta lotsagarria da informazio falta hori, langile guztiengan ezegonkortasuna eta segurtasun eza sortzen baitu. Izan ere, gaur egun, langileek urtarrilaren 31n Akuarioak ateak ixten dituela baino ez dakite. ELAk Akuarioa ixteko erabakiaren benetako arrazoiei buruzko informazioa eskatu du (hori dela eta, plantillak greban jarraitzen du), eta Akuarioko zerbitzua mantentzea eta bost lanpostuak mantentzea ahalbidetzen duen edozein aukera aztertu behar dela uste du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.