2019-07-01 13:47
Goizeko txandako langileek greba egin dute %100ean, eta 06:00etan sartu dira lanera suhiltzaileen gutxienezko zerbitzuak eta mantenimendu eta operazioetako pertsonala. AENAko informazio-guneak, eta gauza galduen eta erreklamazioen bulegoak itxita egon dira, bidaiariak artatzeko zerbitzuetako langile guzti-guztiek greba egin dutelako. Gutxienezko zerbitzuak betetzen ari dira normaltasunez, aipatu beharreko gorabeherarik izan barik.

Konpainia gehienek Sustapen Ministerioaren ebazpenaz babesturik ez dauden hegaldiak ezeztatu dituzte. Sorburua edo helburua Madrilen duten hegaldi batzuk ezeztatzeko zain daude, eta egunean zehar erabakiko da, Sustapen Ministerioaren ebazpenean ezarritako hegaldi babestuen portzentajea betetzearren.

Greba Batzordeak salatu duenez, Aireportuko Zuzendaritzak ez ditu bete gutxienezko zerbitzuak, babestu gabeko 2 hegaldi baimendu baititu. Ondorioz, Greba Batzordeak horren berri emango die zerbitzu juridikoei, behar diren demandak gaur bertan aurkezteko.

Enpresa Batzordeak dei egiten dio Aireportuko Zuzendaritzari, Sustapen Ministerioaren ebazpena zehazki bete dezan, eta Greba Batzordeak zein langileek erakutsitako erantzukizun berberaz jardun dezan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.