2020-04-12 12:32
Hurrengo hilabeteetan ELAren lehentasun nagusia langileen osasuna bermatzea izango da eta, hala ere, hainbat enpresatan jarduera berreskuratuko da. Guk jarduerak berreskuratzeko baldintza batzuk eskatu ditugu, baina Jaurlaritzak aurrera egin du.

Irakurri hemen:

www.ela.eus/eu/albisteak/eusko-jaurlaritzak-etanafarroako-gobernuak-lantokietan-osasun-neurriakikuskatzeko-baliabideak-bermatu-behar-dituzte)

Tori irekiera horiei begira delegatuentzako jarraibideak:

1. Enpresak irekitzeko asmoa duela ala jarduera nabarmen handitzeko asmoa duela jakinarazten digun momentuan zuen Arduradunari komunikatu eta urrats guztiak berarekin koordinatu.

2. Irekierari begira Prebentzio Zerbitzuak landutako protokoloa exijitu.

3. Protokoloa Osalanek landutako jarraibideekin konparatu:

4. Ekarpenik egin behar bagenu jaso idatziz eta zuzendaritzari helarazi. Lan Segurtasun Batzordearen bilera izango bada, bertara eraman ekarpen horiek. Ekarpenei begira, irizpide batzuk:

  • Lantokian aritzen diren langile guztiak hartu behar dira kontuan, baita azpikontratetako langileak edo bezeroak ere.
    • EPIen eztabaida azkena izan behar da, aurretik antolakuntza (2 metroko distantzia mantenetzeko) eta higiene neurriak (lantokiarena eta lantresnena) eztabaidatu behar ditugu:
    • Sarrera-irteera eskalonatuak.
    • Aldageletan pilaketak mugatzea.
    • Langileen arteko distantziak bermatzeko neurriak (lan-kargak murriztea, produkzioa mugatzea...).
    • Txanden arteko garbiketa bermatu, langile berri batek beti topatu behar du bere lanpostua garbi. Era beran, langile batek lan-tresna bat erabili ondoren garbituko dela bermatu behar da.
    • Higiene pertsonalerako elementuak hurbil izatea bermatzea.
    • Aurreko guztia bermatzea ezinezko den kasuetan hasi behar dugu EPIei buruzko eztabaida.
  • Orokorrean, egin beharreko ekarpenak zentzuzko gaiak dira. Laguntza teknikoa behar izatekotan jo Lan Osasuneko Areara.

5. Lan osasuna behar bezala bermatua egongo ez balitz Osalani eta gure Lan Osasuneko Areari jakinarazi. Gaia arlo tekniko edo medikukoa bada, Osalani jakinarazi eta hauen jardunbideen gainean egon, teknikariari eta medikuari galdetu ea zein ekimen eramango duen aurrera eta, ondoren, urrats bakoitzari buruzko informazioa exijitu.

6. Gaia arlo legalekoa bada, edota Epe laburrean enpresak arazoa bideratuko ez balu Lan Ikuskaritzari salaketa jarri eta ikuskariak deitu.

7. Hala ere, ez-betetze larri bat izango balitz eta, ondorioz, COVID-19ak kutsatua izateko arriskua balego:

  • Lan Arriskuen Prebentzio Legearen 21. edo 44. artikuluaren bidea irekitzea aztertu.
  • Mobilizazio eta grebak landu.

8. Muturreko egoeraren bat izango balitz, Sindikatuko arduradunekin hitz egin hauek Eusko Jaurlaritza eta Patronalarekin enpresaz kanpo ere gaiari buruz eztabaidatu dezaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.