ARGIA.eus

2019ko uztailaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-26 11:49
Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek erakusten dutenez, langabezia 11.500 pertsonetan jaitsi da azken urtean, enplegua duten pertsona kopurua 29.600 pertsonatan hazi den bitartean. Honek suposatzen du biztanleria aktiboa ere igo egin dela. Enpleguaren hazkundea zerbitzuen alorrean emandako hazkundeagatik izan da batik bat, 32.200 enplegu gehiago baitaude.

Enpleguan eman den hazkundea behin-behinekotasunaren hazkundearen kontura izan da ordea, azken urtean aldi baterako kontratua dutenen kopurua 25.500 pertsonetan hazi baita.

Honek soldatapeko enplegua duten 4 pertsonetik 1ek baino gehiagok (% 25,3k) aldi baterako kontratua izatea ekarri du (azken urtean 1,6 puntu igo da tasa). Azpimarratzekoa da ere enpleguen %16,9a lanaldi partzialekoa izatea.

Egoera are larriagoa da emakumeentzat. Emakumeen % 27,8k aldi baterako enplegua du, eta % 27,5ek lanaldi partzialeko enplegua. Hau da, lanaldi partzialeko enplegu guztien %77,9a emakumeen esku dago.

Oso larria da enpleguaren hazkundea lan-baldintzak prekarizatzearen kontura izatea, eta gainera, honen inguruko irakurketa positiboak egitea. Lan-baldintzak okertzea egiten diren enplegu politiken eragina da, eta beharrezkoa da politika hauek aldatzea enpleguen kalitatea hobetzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.