2019-05-27 17:19
Osakidetzan bizi den prekarietatea ikusita, argi dago gaur egungo enplegu ereduak porrot egin duela adierazi du Esther Saavedra ELAko ordezkariak Eusko Legebltzarreko Osasun Batzordean izandako agerraldian. Bere esanetan enplegu eredu berri bat jarri behar da martxan eta urtero EPE deialdiak egon behar dira kategoria guztietan. EPE deialdi hauen barruan, bi lanpostu mota egongo dira: plaza estrukturalen gaineko lanpostuak eta plaza estrukturaletan urtean zehar egon diren hutsuneak betetzeko lanpostuak.

ELAren iritziz Osakidetzako enplegu ereduak porrot egin du. Gaur egun Osakidetzan dagoen enplegu eredu hau ez dela ezerezetik sortu. Baizik eta aitzaki ezberdinetan oinarrituz hartu diren erabaki politiko eta aplikatu diren politiken ondorio zuzena izan da. Guzti hau esanda, argi ikusten da begi bistan dugun argazkia, prekarietatearen argazki garbia dela. Osakidetzako enplegua, enplegu prekarioa dela: behin behinekotasun tasa izugarria delako; behin behineko kontratu horien parte garrantzitsu bat iruzurrezkoa delako; langile asko eta askoren kontratuak oso iraupen laburrekoak direlako; langile asko alde batetik bestera etengabe urtetan dabiltzalako; edota jubilaziora behin behineko izaten iristen diren langileak badaudelako.

"Guzti hau mahai gainean edukita, argi daukagu enplegu eredu berri bat behar dugula, duintasunean eta egonkortasunean oinarritua. Egoera hau onartezina da eta horregatik, hau konpontzeko bidea hasi beharra dago eta ezinbestekoa da ere, ziurtatzea ez dela berriro errepikatuko. Baina argi daukagu ere momentu honetan, salbuespeneko egoera batean gaudela eta hori dela eta, eredu berri hori mantxan jarri baino lehen, zubilan bat burutu behar dugula deskribatutako egoera desagerrarazteko eta hortik abiatuta, eredu berria martxan jartzeko: iruzurrean dauden lanpostu guztiak azaleratu behar dira eta plantillan formalki sortu; iruzurrean dauden langile guztiak egonkortu behar dira; beharrezko lanpostu guztiak sortu behar dira, hau da, plantillari, behar errealei erantzuna emateko dimentsio egokia eman behar zaio; guzti hori egin ondoren, ezinbestekoa da enplegua egonkortzea eta horretarako kontsolidazio prozesu bat eskatzen dugu; egoera hau ezin da etorkizunean errepikatu, eta hori horrela izan dadin, eskatzen dugu behin-behineko kontratuen bukaeran kalteordain handia ezarri dadila".

Bestalde, ELAtik behin baino gehiagotan salatu dugu EPE honetan gertaturikoa ez dela izan gertaera bakana, sistema ustel baten erakusgarria baizik. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburu jakin batzuk daude, Osakidetzako Zuzendaritzaren babes osoaz. Horiek dira benetan kontrolatzen dutenak nor ariko den haietako bakoitzaren zerbitzuan, bai aldi baterako kontrataziopean, bai mugagabekoan, behin EPEa gainditu ondoren. Hori horrela izanik, enplegu publikoan aintzat hartu behar diren printzipioak ez dira aintzat hartzen, zerbitzuaren kalitatearen kaltetan. Hautaketa-sistema ustel baten kate-mailak dira. Osakidetza, berdintasunean oinarritutako hautaketa sistema garden bat nahi baldin badugu, sistema ustel horrekin amaitu behar da eta baita honen oinarrian dagoen behin-behinekotasunarekin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.