2018-04-16 12:20

Leire Txakartegi, Jone Bengoetxea eta Mirari Irure, genero berdintasuneko eta zerbitzu federazioko arduradunek aukeztu dituzte Bilbon soldata arrakalaren aurkako nuerriak. Txostena Eusko Jaurlaritzara igorriko dela aurreratu dute: izan ere, 32 neurrietako gehienak bere esku daude. Neurri hauen artean subrogazioarena dago. Administrazioetako azpikontratetan emakumeak gehiengoa dira sektore askotan. Izan ere, emakumeek betetzen dituzten lanpostuei balio gutxiago ematen zaie oraindik orain, eta errazago pribatizatu eta kanporatzen dira. Era berean, prekarietate egoeran dauden emakumeei iruzurrean egindako kontratuen aurrean isunak jartzea eskatu dio ELAk Lan Ikuskaritzari.

Bestalde, Emakunderen izaera aldatzearen alde agertu da sindikatua. Gobernuaren politikek emakumeei eragiten dieten eskubideen urraketak objetibotasunez aztertzeko autonomia politikoa izan behar du Emakundek. Horregatik, Legebiltzarraren menpe egon beharko litzateke, egun daukan izaera aldatuta.

Irakurri txostena

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.