2018-10-02 13:04
Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2018an egin diren kontratu guztien % 91,6a behin-behinekoa izan da, eta % 37,1a lanaldi partzialekoa. Emakumeen kasuan lanaldi partzialeko kontratuak guztien % 50,6a dira. Behin betiko kontratuen kasuan, % 35a lanaldi partzialekoak dira.


Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek Hego Euskal Herrian 156.152 pertsona langabezian izena emanda daudela erakusten dute. Hauetatik 90.675 emakumeak dira, % 58,1a. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 118 pertsonatan jaitsi dela, eta 11.189 lagunetan azken urtean zehar.

Europako bataz besteko langabezia tasa baino askoz altuagoa. 156.152 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 12,9koa da, 28-EBekoa baino 6,1 puntu altuagoa (% 6,8koa da). Soilik espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Langabezian daudenen erdiak baino gehiagok ez du langabezia saririk jasotzen. Langabetuen % 56,1ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (87.618 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik % 29,6ak jasotzen du (46.196 langabetuk). Kotizaziopeko langabezia sariaren zenbateka, bataz beste, 827,3 eurokoa da EAEn eta 863,1 eurokoa Nafarroan. Gainontzekoek langabezia subsidioren bat jasotzen dute, 430 eurokoa.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.