2019-10-23 10:03
ELAk elkartasuna adierazi dio Txileko CUT sindikatuari, urriaren 23 eta 24rako deitutako greba orokor eta mobilizazio egunei begira. Txilen bizitzen ari den demokraziaren eta langileen eskubideen aurkako erasoen aurrean sindikatuek eta eragile sozialek greba orokorra deitzea erabaki dute.

Milioika txiletarrek legitimoki adierazten dute egunotan indarrean dagoen eredu neoliberalaren egiturekiko haserrea eta gaitzespena. Horren aurrean Sebastian Piñera presidenteak larrialdi egoera ezarri du, muturreko indarkeria erabiliz herriaren eskaera legitimoak isilarazteko. Horrek Txileko historian aurrekaririk gabeko gizarte eta gobernagarritasun krisia sakondu du. Egoera horren aurrean, sindikatuek eta gizarte erakundeek greba orokorra deitzea erabaki dute urriaren 23an eta 24an.

 

Egoera horren aurrean, Txilen, Euskal Herrian eta mundu osoan demokrazia eta justizia sozialaren alde borroka berdinak egiten dituztenen arteko nazioarteko elkartasuna zein garrantzitsua den jakitun, ELAk bere elkartasuna eta babesa helarazi dio Txileko herriari.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.