2019-01-15 16:50
ELAren ustez Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa soziala erakundetzeko dekretua euskal demokrazia sindikala neutralizatzeko helburuarekin onartu du. Jaurlaritzak iragarri duenez, dekretuak dio Gobernua eta Confesbak “sindikatu bakar batekin”ados egonda, â€'bere ordezkaritza edozein izanikâ€' nahikoa izanen da erabakiak balekoak izateko.

Argi dago erabakiak hartzeko modu honek ez duela arau demokratikoak errespetatzen (alde sindikalaren gehiengoak ezinbestekoa izan beharko luke). Urkulluren Gobernuari oztopoa egiten dio egungo gehiengo sindikalak, bere politika antisozialei ez dielako babesik ematen. Horregatik inposatzen du erabakiak hartzeko modu hau. Alta, ez die guztien adostasuna eskatzen alde enpresarialari ezta instituzionalari ere.

Gehiengo sindikalak ez errespetatzea beharrezkoa den Lan Harremanetarako eta Babes Sozialaren Euskal Esparruaren aurkako eraso zuzena da.

ELAk iritzi osoago bat emango du dekretuaren eduki osoa behin aztertuta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.