ARGIA.eus

2019ko apirilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-26 14:49
Soilik ELA, CCOO eta LAB sindikatuok hartu dugu parte urriaren 26rako deitutako bileran; patronala ez da agertu. ELAren iritziz oso larria da ugazaben erabaki hau, negoziatzeko betebeharrari uko egin baitiote. Gure asmoa zen plataformako puntuak garatu eta partekatzea, eta bilerak egiteko egutegi bat erabakitzea, sektoreko langileen baldintzak duintzeko baliagarri izango den hitzarmena helburu; haatik, enpresarioen ordezkariak bilerara joan ez izanak eragotzi du hori.

Gogoratu beharra dago 2013an ere Arte Grafikoetako patronalak alde bakarreko erabakiz bukatutzat eman zuela sektoreko hitzarmenaren negoziazioa, eta estatuko akordioa inposatzen saiatu zela. Alabaina, kale egin zuen, EAEko Goi-Auzitegiak aitortu baitzuen hitzarmen probintziala oraindik indarrean zela. Bost urte igaro direnean patronal berak negoziazio-mahaia osatzerakoan bere irizpidea inposatu nahi du: berea izan behar da norekin, nola eta noiz negoziatuko duen erabakia. ELAren ustez ez da jokatzen ari negoziazio orori zor zaion fede onez; sektoreko langileekiko errespeturik ez du adierazi.

ELAk argi utzi nahi du ez duela patronalaren inposiziorik, ez beto saiorik onartuko.  Guk negoziatzeko eta hitzarmenaren edukiaz eztabaidatzeko borondatea agerian utzi dugu, eta hurrengo urratsak ere horretara bideratuko dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.