2020-01-22 17:20
ELAk salatu du atxiloketa horien xedea dela eremu politiko legitimo bat kriminalizatzea, noiz eta testuinguru politikoan beste norabide batean aurrera egiteko keinu politikoak gertatzen ari direnean. Gainera, halako operazioekin “estatu sakonak” â€'demokrazian anomaloak diren erakundeak barne, esaterako Guardia Zibila eta Auzitegi Nazionalaâ€' Estatuko gehiengo parlamentario berria higatu nahi du, zeina aurrez aurre dagoen espainiar eskuineko sektorerik erreakzionarioek izan duten hegemoniarekin.

ELAren iritziz, presoen ongi etorri ekitaldiak -zeintzuk zilegi diren eta atxiloketak egiteko aitzakiatzat hartu diren- une egokian egiten ote diren beste plano batean erabaki behar da, eztabaida eta iritzi publikoaren planoan, ez komisaria eta auzitegietan.

ELAk galdegin du atxilotuak berehala aska ditzatela.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.