2020-11-24 15:23
ELAren iritziz berri ona da EAJ eta EH-Bilduk aurrekontuei administrazioetako behin-behinekotasuna murrizteko emendakinak aurkeztu izana, nahikoak ez diren arren, eta ezinbestekoa da aurrekontuek %40tik gorako behin-behinekotasuna desagertarazteko egon daitezkeen muga guztiak kentzea.

2010etik hona Estatuko Aurrekontu guztiek, aurtengo Aurrekontu proiektua barne, EPEak egiteko mugak ezarri dituzte erreposizio tasen bitartez eta administrazio legediak aukera eman du gehiegizko behin-behinekotasuna administazioetan hedatu dadin. Europear Batasuneko Justizia Auzitegiak esana du legedi hori moldatu beharra dagoela ezinbestean gehiegizko behin-behinekotasun hori murriztu dadin. Ondorioa izugarria izan da, %40tik gora behin-behinekotasuna, besteak beste osasuna, hezkuntza edo gizarte zerbitzuak bezalako sektore kritikoetan.

ELArentzat berri ona da EAJ eta EH-Bilduk emendakinak aurkeztu izana urtero bezala langile publikoen behin-behinekotasuna murriztea mugatzen duten Aurrekontuen artikuluen inguruan. Emendakin hauek hobetu daitezkeela iruditzen zaio ELAri, baina oinarri egokiak izan daitezke bi alderdiek gai honi garrantzia ematen badiote.

ELAren ustez ezinbestekoa da aurrekontuen bitartez Euskal Herrian langileen kontsolidazioa bideratu ahal izatea behin-behineko kontratuen iruzurra pairatu duten langileak finkatzeko. Hori zerbitzu publikoak indartzeko urrats garrantzitsua litzateke, egun ELArentzat lehentasuna den gaia.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.