Hamaika erronka ditu ELAk euskarari dagokionez. Batzuk, barrura begirakoak. Beste batzuk, kanpora begirakoak. Horiek guztiak aztertuko dira ELAk azaroaren 29an Bilbon egingo duen jardunaldian. 10:00etatik aurrera sindikatuko euskaltzaleak Bira Kultur Gunean elkartuko dira erronka guzti hauen inguruan hausnartzeko: euskararen inguruko Plan Estrategikoa, sindikatuan euskararen diagnostikoa egiteko urratsak, negoziazio kolektiboan garatu beharreko Euskara Planen Gidaren aurkezpena...
Euskaltzaleen sarea ehunduko du, beraz, ELAk azaroaren 29an. Eta ez dago sare bat ehuntzeko elkar-ezagutu eta gozatu baina gauza hoberik. Horregatik, goizeko saioaren ostean, festa eta umorea nagusi izango dira: bertso-bazkaria, karaokea eta hamaika sorpresa!