2019-09-16 13:42
ELAk zorionak eman nahi dizkie 47 lagunei fiskaltzarekin iritsitako akordioagatik. Ebazpen hau, injustizia eta salbuespen egoeraren fruitu izanagatik ere, bat dator milaka pertsonak joan den larunbatean Bilbon adierazi zuten nahiarekin.

ELAren ustez eskandalua da ustez demokratikoa den estatu batean dozenaka herritarrek egin ez dituzten delituak aitortu beharra aske jarraitu ahal izateko; era berean, presoekiko elkartasuna kriminalizatu egiten dute, hauen giza-eskubideak egunero urratzen direlarik. Hau guztia gertatzen da oraindik ere indar betean dagoelako PPk eta PSOEk duela ia hogei urte sinatu zuten itun antiterrorista. Itun hura, baita hortik eratorritako praktika judizial eta administratiboak ere, behin betiko indargabetu behar dira.

ELAk espero du hau izatea gure herriari hainbesteko kaltea eragin dioten makroprozesuen artean azkena. Gainera, irtenbide agenda zabal batean presoen eskubideak errespetatzen hasi beharra dago; horixe izan da azken prozesu honen gakoa.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.