2019-01-24 11:39
Juan Gaidók bere burua Venezuelako bitarteko presidente izendatzea estatu-kolpe saioa da. ELAren iritziz Estatu Batuetako gobernuak antolaturiko ekinaldia da, Latin Amerikako garairik ilunenak gogora ekarri dizkiguna, eta betiko amaitutzat jotzen genituenak.

ELArentzat funtsezkoa da bakearen, demokraziaren eta subiranotasunaren alde agertzea Venezuelan; eta estatu-kolpeari sostengua ematen dioten gobernuak aipaturiko balore horien aurka dabiltzalakoan gaude.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.