ARGIA.eus

2019ko martxoaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-01-11 13:59
Gune autogestionatuak beharrezko alternatiba bat direnez, erakundeen eta kolektiboen arteko elkarrizketaren bidez egonkortu behar dira.

ELAk uste du herriei, auzoei eta kolektiboei irekirik egongo diren gune autogestionatuak oso beharrezkoak direla. Kapitalismoaren alternatibaren alde gaudenok gune hauek behar ditugu gizarte kritikoa sortzeko eta alternatibak ehuntzeko. Horregatik, ELAk azpimarratzen du Maravillas Gaztetxearen jarduera, Nafarroako Gobernuaren lokal bat helburu sozialentzat berreskuratu duelako. Gainera, urte luzez hutsik egondako jauregia gazteri alternatibarentzat erreferentzia bihurtu du.

ELAk seinalatzen du Maravillas Gaztetxearen itxiera poliziaren eskutik etortzea izugarrizko porrota dela, eta asteartetik Iru˝eko Alde Zaharra okupatuta daukan operazio poliziala ahalik eta lasterren bukatu behar dela. ELAk bere elkartasun osoa adierazten die erasotako herritarrei, baita merkatari zein auzokideei ere. Bestetik, ELAk errefusatzen du alderdi politikoen aurkako mehatxuak.

ELAk deialdia luzatzen du elkarrizketa berreskuratzeko, Maravillas Gaztetxearen bezalako gune autogestionatuak iraun dezaten, bertan garatu dituzten proiektuak aurrera jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.