2022-12-02 12:59
ELArentzat onartezinak dira Irma Basterra diputatuak 71 suhiltzaile interinoetatik 48 kaleratzea ontzat emanez egindako adierazpenak.

Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Suhiltzaileen Lan Eskaintza Publiko Bateratuak porrot egin du, langileek, zerbitzuak berak eta sindikatuek salatu duten bezala.

Testuinguru horretan, Arabako Lurralde Orekako foru diputatu Irma Basterrak, komunikabideetan esan du onargarria dela hautagaien % 25ek gainditu izana. Hau da, onargarria iruditzen zaio Arabako 71 suhiltzaile interinoetatik 48 gutxienez kaleratzea.

ELAren ustez, adierazpen horiek onartezinak dira. ELAk uste du diputatuari eta erakunde autonomoko zuzendariari kargua uztea beste irtenbiderik ez zaiela geratzen, zerbitzuan sortutako kaosagatik.

ELAk, iragarri bezala, kolektiboek deitutako mobilizazioak babesten jarraituko du, eta mobilizazio gehiago bultzatuko ditugu LEP prozesuak orain arte egin den bezala egin daitezen, erakunde bakoitzean eta adostuta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.