ELAk erabat uko egiten dio enpresak proposatutako neurri honi, kaleratze ekarriko baititu; oraindik ez dakigu enpresaren planteamendu konkretua kaleratze kopuruaren inguruan. Gure ustez, enpresak ez ditu justifikatzen EREa aurkezteko arrazoiak: PCB Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioarekin izandako lankidetza publiko eta pribatuaren emaitza da, eta hainbat urtetan onura handiak izan ditu. Emaitzen kontuei erreparatzen badiegu eta enpresak bere garaian adierazi zuena ikusten badugu, konturatzen gara multinazional honek etekin asko lortu dituela azken aldian:
         Carlos Alzola Zuzendari Nagusiak Zamudion (Bizkaia) eman zuen datu horien berri, eta 2019an hazkunde "oso sendoa" izan zela azpimarratu zuen. Enpresak, beraz, COVIDak sortutako egoera aprobetxatu nahi du kostuak aurrezteko eta lanpostuak suntsitzeko, orain dela gutxi epaitegiek baliogabetzat jo zuten ERTE batekin egiten saiatu zen bezala. Izan ere, zentral sindikal honek planteatutako argudioak aintzat hartuta epaitegian baietsi zen ERTE horren kontrako demanda.
Puntu honetara iritsita, ELAtik dei egiten diegu langile guztiei, bai eta gizarte osoari ere, aktiboki parte har dezaten PCBn bereziki, eta Ezkerraldea Kadagua eskualdean, orokorrean, enplegua babesteko mobilizazioetan. Gogora dezagun eskualde hau langabezia-tasa altuek gehien zigortzen dutenetako bat dela. Era berean, lehen esan den bezala, PCBn Bizkaiko Foru Aldundiaren funts publikoak inbertitu dira: erakunde honi dei egiten diogu kaleratzeak saihesteko aktiboki parte har dezan.
Â