2018-10-02 11:34
Parlamentuak lan-bilkura adostu zuen, non hezkuntzako sindikatu guztiok agertzekoak ginen. Azkenean sindikatu ez sinatzaileoi aukera kendu digute. Jokabide antidemokratiko hau Itunaren negoziazio prozesuan ere gertatu zen. Gogorarazi behar dugu negoziazioaren azken fasean ELA baztertu zutela eta Itunak berak ezartzen duela bakarrik sindikatu sinatzaileak izango direla Hezkuntza Mahai Sektorialera eramango diren gaiak erabakitzen dutena.

Irailaren 17an, Podemos - Ahal dugu - Orain Bai taldeak eskatuta, Parlamentuak Hezkuntza Batzordeko lan-bilkura onartu zuen, bertan sindikatuok Nafarroako Hezkuntza Publikoa hobetzeko itunaren balorazioa azaltzeko. Saio hori urriaren 2an, asteartean, egitekoa zen bi zati zituelarik. Lehenengo zatian, 15:15ean, Ituna sinatu duten sindikatuek parte hartu behar zuten, eta ondoren, 16:20an, sindikatu ez sinatzaileok (ELA, CSIF y APS). Alabaina, urriaren 1ean Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, Podemos - Ahal dugu - Orain Bai taldeak eskatuta, sindikatu ez sinatzaileon lan-bilkura bertan behera uztea erabaki zuen, sindikatu sinatzaileena mantenduz.

ELArentzat onartezina da Nafarroako Parlamentuak sindikatu ez sinatzaileon kritika isildu nahi izatea. Hau erabaki antidemokratikoa da erabat. Honekin Parlamentua erabili nahi da ahotsa emateko bakarrik Hezkuntza Departamentuari baitza eman diotenei. Hau berehala zuzendu behar den gertakizun larria da, eta horregatik ELAk exijitzen du hezkuntza publikoa indartu eta murrizketan leheneratzeko bere proposamena azaltzeko aukera.

Jokabide antidemokratiko hau Itunaren negoziazio prozesuan ere gertatu zen. Gogorarazi behar dugu negoziazioaren azken fasean ELA baztertu zutela eta Itunak berak ezartzen duela bakarrik sindikatu sinatzaileak izango direla Hezkuntza Mahai Sektorialera eramango diren gaiak erabakitzen dutena.

Azkee urteotan, krisialdia baliatuz zerbitzu publikoen deskapitalizazioari ekin diote gogor gobernuek. Hau erabaki politikoa izan da, eta kapitalaren interesak gizarte-interesen aurretik lehenetsi dituzte. Hezkuntza publikoan argi ikusi dugu, ez da gehiago inbertitzen eta oraindik leheneratu gabeko murrizketak indarrean daude (murrizketak baino lehen zegoena hobetzeaz zer esanik ez). Berriz ere salatzen dugu, sinatu berri den itunak, hobekuntza batzuk dituen arren (mobilizazioen bidez lortuak) hiru gabezi nabarmen dituela bere neurrietan: zehaztasuna, kalendarizazioa eta diru partidak. Hezkuntzako 9 sindikatuok abian jarri genituen mobilizazio eta aldarrikapenak ziren bide bakarra, eta horretan ez jarraitzea aukera galdua izan da.

Itunaren neurrien artean; bigarren hezkuntzako orduen jaitsiera 2018-19 ikasturterako (negoziazioak 2017ko martxoan hasi genituen eta Gobernuak ez du borondate politikorik eduki orduen jaitsiera 2019-20 ikasturtea baino lehen egiteko), ikasle-gela ratioak murriztea, behin-behinekotasun larriari (%33) aurre egitea plantilak egonkortuz, ordezkapenak lehen egunetik egitea eta eros-ahalmena berreskuratzea (15%) falta dira.

Honez gain, Gobernuak ikasturte honetarako iragarri duen lehenengo neurria eskasa eta iruzurra dela ikusi dugu dagoeneko. Haur eta lehen hezkuntzako irakasleei irakaskuntza zuzeneko 2 saio gutxitzeak 300 irakasle berri kontratatzea behar zuen kalitateari eutsi nahi bazitzaion, eta gobernuak aldiz 136 solik kontratatuko ditu. Ondorioz, eskolek balibideak eta zerbitzuak galduko dituzte.

Ordezkapenei dagokienez, itunaren zehaztapen faltak tresnarik gabe utzi gaitu Gobernua berehalako ordezkapenak egitera behartzeko. Ikasturte hasierako ordezkapen irizpideetan oraindik ageriago dagoen zehaztapen falta eta anbiguotasuna lotsagarriak dira. Ordezkapenak lehen egunetik egin daitezen tinko exijitzen jarraituko dugu

Nafarroako Gobernuak ontzat ematen du hezkuntzan egiten duen inbertsio eskasa, BPGren %3,1 (Europan batazbestekoa BPGren %4,7 da) eta oraindik, gaur egun, 2010n baino 14 milio gutxiago inbertitzen dira.

Honengatik guztiagatik, ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio hiritarrek eman zioten konfidantzari zintzotasunez erantzuteko, inbertsio nahikoa mahai gainean jartzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko borondate politikoa eta konpromisoa behingoz agertzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.