2018-11-27 12:41
ELAk greba mugagabea proposatzen du 28 kaleratze ekarriko dituen Enplegu Erregulazio Espedientea atzera botatzeko.

ELAk salatzen du Miasako (Landaben) EEEk diru publikoak lagundutako deslokalizazioa estaltzen duela. Azaroaren 19an Landabenen dagoen Miasa enpresako zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) martxan jarri zuen. Honen aurrean erantzun irmoa ematea pensatu genuen, eta mugagabeko lanuztea planteatu genion enpresari, EEE eta 28 kaleratze bertan behera utziarazteko asmoz (Miasak 127 langile ditu egun).

Enpresa batzordearen gehiengoak (3 LAB, 3 CCOO, 2 independente) erabaki zuen lanuzte partzialak egitea. ELAk (delegatu bat), aldiz, uste du bakarrik lanuzte mugagabeaz lortuko dugula enpresaren jarrera aldatzea.

ELAk salatzen du Miasako zuzendaritzak ez duela egia esaten. Ekoizpenaren jaitsiera lan-kargaren deslokalizazioagatik gertatu da. Goi mailako balio erantsiko lana Zuera-Zaragozako lantegi berrira bidaltzen ari da.

Iruñeko lantegian abiadura-kaxarako urkilak diseinatu eta prototipoak egiten dira. Piezak Nafarroan galdatzen dira, eta mekanizazio lana Zuerara eramaten da. Pieza horiek, sorreratik, nafarron diru publikoaz lagunduta egon dira baina diru horrek aberastasuna non, eta beste erkidego batean sortzeko erabiltzen da. Borrokatzen segituko dugu, lan-karga eta lanpostuak Iruñean bertan mantentzeko, eta horretarako ELAk EEE atzera botatzea aldarrikatzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.