2018-04-26 17:58

Espainiako justizia patriarkalak argi utzi du gaurkoan ere, emakumeon gorputz eta bizitzek balio gutxi dutela sistema honetan. Albiste bereziki larria iruditzen zaigu gaurkoa eta atzeraka doan jendarte injustu baten islada. Emakume batek baiezkoa eman ezean, ezezkoa da; indarkeria, alegia.

Horregatik, ELA sindikatuak bat egingo du apirilaren 26rako mugimendu feministak deituriko elkarretaratze eta ekimen guztiekin.

Bortxaketa hau jasan zuen emakumeari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Are gehiago, bat egiten dugu mugimendu feministatik hasita, herritar orok uneotan sentitzen duen injustizia eta amorruarekin. Sentimendu konpartitua da.

Erasorik ez erantzunik gabe!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.