2022-08-09 11:08
Prekarietateak, azpikontratazioak, aldi baterakotasunak, lan erritmoek, segurtasun neurrien falta..., lan istripuetan eragin zuzena dute. Egungo egoera ekonomikoak arazo hauek areagotu eginten ditu. DEIALDIA: Bihar, asteazkenean, abuztuaren 10ean, gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du Errenteriko Udal Plazan, goizeko 12etan.

ELAk gaurkoan bi lan istripu berri salatzen ditu (Elgoibar eta Errenterian). Dagoeneko Hego Euskal Herrian, 49 langile hil dira beraien lanpostuetan.

Enpresek produktibitatea eta irabazi ekonomikoak hobesten dituzten, langileen lan osasun eta segurtasunaren aurretik. Lan osasun eta segurtasuna ez dira lehentasun.
Patronalak inmunitate osoz jokatzen du. Administrazioak pasibotasun osoz hori ahalbideratzen du, mota guztietako irregulartasun onartuz, ez du alderatu behar duenarekin alderatu nahi.

ELAk gaur egoera tamalgarri eta larri hau salatu nahi du, zoritxarrez egoera ez da batere aldatzen eta langilea da beti ondorioak sufritzen dituena.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.