2018-11-23 13:20
Grande-Marlaska espainiar Gobernuko barne ministroak berriz ere agerian utzi du Gizarte-Segurantza eta espetxeen eskumenak ez dituela transferitu nahi, eta esan du datorren asteko bileran Urkulluren gobernuak “onargarria denari heldu” behar diola. Marlaskak argi utzi du bere agendan ez dagoela espetxeak eta Gizarte-Segurantza transferitzeko aukera, eta oraingoz ez dauka sartzeko itxurarik.

Espainiar gobernuak enegarrenez frogatu du bere esku dagoela Gernikako Estatutua betetzeko ala ez betetzeko denborak eta erabakia, eta indarrik gabe uzten du Jaurlaritzak beti saltzen duen aldebiko harremana.

Espainiar gobernuak Gernikako Estatutua ez du betetzen, eta berak erabakitzen du nola, zer eta noiz negoziatzen den. Areago, zalantzan jartzen du EAJk benetako borondatea ote duen espetxeen eskumena bere gain hartzeko.

ELAk ez du etsiko Estatuko Administrazioko langileei aitortzen zaien arte EAEn negoziatzeko eskubidea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.