2020-07-21 13:40
Eusko Jaurlaritzari galdetu nahi dio ELAk zein den aportazioak bere osotasunean ez egitearen arrazoia ,eta eskatzen diogu berehala "ahalegina egin dezala", sinatutako akordioak eta hitzarmenak betetzeko eta langileei ekarpen guztiak egin diezazkiela.

Ekonomiako Sailburuorde den Alberto Alberdi zera adierazi zuen atzo "Enpleguko BGAEak bultzatzeko ahaleginak areagotu behar dira, eta helburua langile guztiek % 6ko ekarpena egitea da ( % 3 enpresak eta % 3 langileak), eta funtsezkoa da enpleguko BGAEak negoziazio kolektibora eramatea... , baina aldeak ez daude horren alde, ez sindikatuak- arrazoi ideologikoengatik- ezta enpresariek -kostuen igoerarengatik... "
Adierazpen hauen aurrean, ELA sindikatuak Ekonomia Sailburuordeari eskatzen dio hausnarketa hori Gobernu Kontseiluari lehenbailehen helarazteko, Eusko Jaularitzak ezezko biribila ematen jarraitzen bait dio Itzarri enpleguko BGAEari Eusko Jaurlaritzako eta haren erakunde autonomoetako (Osakidetza, hezkuntza, Ertzaintza, autonomoa, EITB, etab.) langileen ekarpen bere osotasunean egiteari.

Hala, 2011. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritza bere langileekin akordio eta hitzarmen kolektiboetan hartutako konpromisoak behin eta berriz urratzen ari bait da, hau da, Itzarriri urtean soldata-masaren % 3ko ekarpena egitea.

Beraz, Eusko Jaurlaritzari galdetu nahi diogu zein den aportazioak bere osotasunean ez egitearen arrazoia ,eta eskatzen diogu berehala "ahalegina egin dezala", sinatutako akordioak eta hitzarmenak betetzeko eta langileei ekarpen guztiak egin diezazkiela.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako BGAE-Itzarri eredua ELAk defendatzen duena ez bada ere,gure esku dauden tresna guztiekin borrokatzen jarraituko dugu, baita juridikoarekin ere, murrizketa hori lehengoratzeko eragina duen eremu guztietan. Gogorarazi nahi dugu une honetan ELAk murrizketa horren aurrean aurkeztutako demanda Auzitegi Gorenean dagoela.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.