2020-03-13 13:10
ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio LANBIDEn zuzenean edo azpikontratatuta lan egiten duten pertsona guztiei informazio egokia eta puntuala emateko birus-koroari eta garatu beharreko protokoloei buruz. Bestalde, premiazkoa da bulegoetako batzuetako (Zaramaga, Zabalgana, Zalburua...) airea garbitzeko sistemak dagoeneko konpontzea.

Honetaz gain, bulegoak garbitzeko neurriak ezartzea ezinbeztekoa da, garbiketan aritzen diren langileen plantilla edo lanaldi partzialeko langileen orduak zabaldu behar dira, kontuan hartuta Lanbidek 100.000 pertsona baino gehiago artatzen dituela, kolektibo desberdinetakoak, eta horietako asko krisi honetan arrisku-taldeak direla.

ELAk eskatu du telelana berehala martxan jartzeko, horretarako modukoak diren jarduera guztietan, telefono bidezko arreta ere erabiliz, aurrez aurreko hitzordu guztiak aldez aurretik deituta. Horrela, Jaurlaritzak Zuzenean zerbitzuko langileentzat gaur hartu duen erabakiari jarraituko zaio, herritarrei bermatu behar zaien zerbitzuari kalterik egin gabe.

Horregatik, Lanbideren erabiltzaileentzako telefono bidezko arretak doakoa izan behar du, eta modu zehatzean/koordinatuan eman behar da, ahalik eta kontsulta gehien kudeatzeko, bulegoetara joan ez daitezen.

Pertsonek aurrez aurre joan behar badute bulegoetara, dokumentazioa entregatzera edo telefonoz edo telematikoki egin ezin izan den izapideren bat egitera, bermatu egingo da itxarote-espazioek osasungintzak adierazitako protokoloak betetzen dituztela, eta eskuak (gelak) garbitzeko sistemak ezarriko dira dokumentazioa entregatzeko, bai erabiltzaileentzat, bai langileentzat.

Lanbideko erabiltzaileek egiten duten edozein eskaera kudeatzeko edo dokumentazioa entregatzeko epeak luzatu behar dira.

Lanbidek ere, krisi-une honetan, eta bulegoetan segurtasun-arazorik egon ez dadin, erabiltzaileen eta pertsona trabatzaileen arriskuak murrizteko neurriak hartu behar ditu, baina Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, bermatu behar dituen laguntzak/zerbitzuak jasotzeari utzi gabe.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.