2020-08-19 08:50
Hezkuntza Departamentuak sindikatuei jakinarazi dienez, zentroak irekitzeko lanean ari dira, eta datozen egunetan itxiko dute abiapuntua. Egoera horretan gutxieneko hauek kontuan hartzeko eskatu du ELAk:

- Ikasgeletan sartzeak plantilla handitzea ekarri behar du nahitaez. Beharrezkoak diren segurtasun-neurriak ezartzeak eta ikasleei kalitatezko arreta emateak plantillak handitzea ekarri behar du ezinbestean. Plantilla horiek handitzen ez badira, lan-baldintzen prekarizazioa eta, azken batean, lan-kargak gehitzeagatik murrizketak ezartzen ariko da Departamentua, gaur egun zuzendaritza-taldeekin egiten duen bezala, itzulerako protokoloak inplementatzeko zama beraien gain utzi baitu.
- Ikasgelara modu presentzialean itzultzea ahalbidetuko duten ratioak bermatzea, ratioak jaitsiz. Hau ezinbestekoa da aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak konpentsatzeko.
- Langileen eta ikasleen osasuna bermatzea: ratioak jaistea, plantillak handitzea, espazio alternatiboak planifikatzea, langile kalteberak babestea, eskolako erizaina ezartzea eta abar.
- Irizpide pedagogikoak eta emozionalak kontuan hartzea.
- Baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat.
- Langileen lan-baldintzak ez okertzea.
- Langileak ez daitezen egin egon litezkeen kutsatze kasuen arduradun.

ELAn lanean jarraituko dugu gogor osasuna eta kalitatezko hezkuntza publikoa bermatu dadin ikastetxeetara itzultzean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.