2018-02-09 13:42

 

Sindikatuen Agiria:

Patxi Zamora kaleratu dute guardia zibilak erretiratu egin diolako bere jardun profetsionalean aritzeko ezinbestekoa den identifikazio txartela.

Erabaki eta egiteko modu arbitrario hori, justifikatu gabekoa, babesik gabeko egoera eragin duena, ustelkeria kasu bat gehiago da zalantzarik gabe. Izan ere, inpunitate osoz erakunde publiko bat erabili baita, Guardia Zibila hain zuzen ere, izaera politikoa duen mendekua gauzatzeko, Kontuz! Elkarteko bozeramalearen kontra. Ezin baitugu ahaztu Patxi Zamora Kontuz!-eko kiderik nabarmenena dela eta elkarte hau ustelkeriaren kontrako salaketak egiteagatik dela ezaguna. Besteak beste, oraindik auzitan dagoen Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagertzeari buruz botere publikoei egiazko informazioa exijitzeagatik.

Era berean, prozesu honetan oinarrizko hiru eskubide urratzen ari direla salatu nahi dugu. Inpunitate osoz, modu guztiz arbitrarioan jotzen ari dira Patxi Zamora kazetaria eta Kontuz!-eko bozeramalearen kontra ustelkeriaren kontrako salaketan agente aktiboa izateagatik, berau babesik gabeko egoera batean utzita.

1. Lehenik eta behin, lanerako eskubidea urratzen ari da. Justifikatu eta argudiatu gabeko erabaki erabat arbitrario baten bidez, pertsona bati ukatu egin zaio bere lanpostuan jarduteko eskubidea, 31 urtez bertan lan hori inolako arazo edo ez-beharrik gabe burutu badu ere.

2. Bigarrenez, adierazpen eskubiderako oinarrizko eskubidea urratu da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak bere 19 artikuluan jasotzen duenez, “gizabanako guztiek dute iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea. Eskubide horrek barne hartzen du bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa”. Kontuz!-eko bozeramale izateagatik eta “El Banquete” liburuaren egilekidea izateagatik Patxi Zamora kaleratu izanak, eskubide hau bete-betean urratzen du-

3. Hirugarrenez, informaziorako oinarrizko eskubidea urratu da baita ere. Eskubide hau adierazpen asakatasunaren jatorrian dagoen oinarrizko eskubidea da eta zehazten duenez, “gizabanakoak gobernu edo administrazio publikoen esku dagoen informazioa jaso eta bilatzeko eskubidea du”. Beraz, “Estatuari kontuak eskatzeko aukera bermatzen duen mekanismo” gisa aitortu izan da eskubide hau, “gizarte demokratiko baten garapen osorako”. Horregatik, Patxi Zamora Kontuz!-eko bozeramale eta “El Banquete” liburuaren egilekidea izateagatik kaleratu izanak, eskubide hau urratuko luke baita ere.

Nafarroako sindikatu nagusi eta langileen eskubideen ordezkari garen heinean, Iberia enpresari exijitzen diogu Patxi Zamora kaleratzeko erabakian atzera egiteko eta bere lanpostuan berriro hartzeko, bere jardunari eragiten dion akreditazio prozesua ebatzi bitartean. Gainera, bat egiten dugu Kontuz!-ek eta beste eragile sozial zein politikoek langile honen eskubideen alde eginen dituzten ekimenekin.

ELA, LAB, CCOO, Hiru, EHNE, Solidari, SITCPLA, Steilas, CGT eta ESK sindikatuek sinatutako adierazpena, non Goardia Zibilaren erabakiaren ondorioz eragindako gure eledeun den Patxi Zamoraren kaleratzearen kontra eta Kontuz!ek egin duen korrupzio salaketarekin elkartasuna adierazten duten.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.