2018-03-01 12:38

Sententziak funtsezko eskubideari erasotzen diola gogorarazi du ELAk, osasun arretari, hain zuzen ere. PPk ezarri nahi duen legea betez gero, ondorioak itzulezinak izan litezke.
PPk, oinarrizko legeen erabileraren bitartez bi helburu ditu: autogobernua deuseztatu eta eskubide sozialak murriztea. Ezagutzen ari garen sententziek autogobernuaren mugak eta bere ahultasuna nabarmentzen dituzte. Estatuarekiko menpekotasun harremana oso nabaria da, eta bi Gobernuen arteko aldebikotasuna dagoela esatea fikzio hutsa da.

ELAk Nafarroako Gobernua premiatzen du aipaturiko sententziari men ez egitera eta osasun arreta unibertsala defendatzera. Horretarako, herritar guztion osasunerako eskubidea benetakoa izan dadin, beharrezkoak diren neurri guztiak indarrean jarri behar ditu, orain arte bezala.

ELAk sententzia hau azkena ez dela izango ohartarazi nahi du. Sententzia hauen larritasunaren kontzientzia hartzea garrantzitsua da, eta, horregatik, Nafarroako herritarrei deia egiten diegu benetako autogobernuaren aldeko mobilizazioak parte hartzeko. Eskumen osoak izateko eskubidea aldarrikatu behar ditugu; beste batzuen artean, eskubide sozialerako bidean sakontzeko beharra azpimarratu behar da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.