2019-01-03 13:43
ELAk Nafarroako Auzitegiak ‘La Manada’-ko bost gizonezkoak aske mantentzearen aldeko erabakia gaitzetsi egiten du. Gizartearen gehiengoak ez du erabaki larri hau ulertzen eta konpartitzen, emakumeen askatasun eta duintasunaren aurkakoa baita. Hori esanda, epaia ez da kasualitatea ez eta erabaki isolatua, justiziaren izaera patriarkalaren beste ondorio bat baizik. Argi geratzen da sistema judiziala eta legeen aplikazio eta interpretazioa gizonen interes eta pribilegioen neurrira egindakoak direla.

Nabarmentzekoa da beste kasu larri batzuetan ez dela onartzen baldintzapeko askatasuna eta honek ondorio batera garamatza: emakumeen aurkako bortxaketa edo sexu erasoak larritasun berezirik ez daukaten delitutzat hartzen dira oraindik gizarte honetan. Ondorio onartezina da, ELAren aburuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.