2018-05-23 14:34
ELAk Nafarroako pentsionisten elkarteek maiatzaren 26an Iruñean deitutako manifestazioari bere atxikimendua ematen dio. ELAren ustez, “mobilizatu beharra dago, hori baita pentsio sistema publiko duin bat lortzeko dagoen biderik eraginkorrena”.

Behintzat, hiru datu aipatu behar dira mobilizazio hauen garrantzia azpimarratzeko: “populazioaren kopuru oso handi bat da pentsioduna, %24. Eta pertsona hauek jasotzen duten bataz besteko kopurua oso baxua da: Nafarroan, 1.070 euro hilero. Eta, gainera, pentsiorik baxuenak emakumeek jasotzen dituzte. Gauzak horrela, pentsioena eztabaida politikoa da, ez teknikoa”.

Pentsio sistema duin baten aldeko borroka denon ardura da. ELAren ustez, ez da bakarrik pentsionistei eragiten dien gaia, guztiongan eragina dauka. Horregatik, orain arte egin izan dugun bezala, 26an kalera aterako gara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.