ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-08 12:48
Aurtengo irailaren 1ean hasi eta 2019ko uztailaren 1eraino 2.127 delegatu hautatu behar dira, hots, guztirako kopuruaren %35,1. Prozesu hau zein garrantzitsua den ikusteko, aski da aipatzea 182.000 langilek duela hauteskunde sindikaletan bozkatzeko eskubidea, erabakitzeko zeintzu pertsonak eta sindikatuk izango duen ordezkaritza enpresaren aurrean. Hauteskundeen emaitzak baldintzatzen du antolatzeko aukera eta negoziazio kolektiboaren bidez baldintza hobeak lortzea.

Geroz eta langile gehiagok dakite ELAra jo behar dutela lan-baldintzak hobetu nahi badituzte. Geroz eta estimazio handiagoa dute gure ezaugarriek: independentzia ekonomikoa eta politikoa, erresistentzia-kutxa, enpresa askotako antolakuntza-esperientzia, gauzak aldatzeko gogoa.

Nafarroan, sindikatuen lorpen gehienak ELAren eskutik etorri dira. UGTren eta CCOOren ereduak berekin dakarren klientelismoaren, utzikeriaren eta entxufismoaren aldean, geroz eta estimatuagoa eta beharrezkoagoa da ELAk hamarkada luzez erakutsi duen zintzotasuna, langileekiko hurbiltasuna. 149: horra Nafarroan ere lehen sindikatua izateko ELAri falta zaizkion ordezkariak. Sekula ez du izan horrenbeste ordezkari gure sindikatuak herrialde horretan (% 22,89).

Epe laburrean, ordezkarien % 23,5 helburu lorgarria dela esango nuke. Baina zifra edo portzentaje batetik landa, uste dut Nafarroako lehen sindikatu gisara jardun behar dugula jada, azken urteotako ibilbidea eta datu onak ikusirik. Eskura, inoiz baino eskurago daukagun helburu bat da. ELAk gure lurraldearen iparraldean %40eko ordezkaritza du; Iruńerrian, %22,23; erdialdean, %24,6, eta Erriberan, %21,53.

Ohartu behar dugu alor sindikalean eta sozialean ez ezik politikoan ere datu horrek duen garrantziaz. non ?korralito? baten gisara kudeatzen diren gauzak, printzipio eta ekintza antieuskaldunak gidari direla; non gure sindikatuaren aurka inon diren jukutria guztiak asmatu dituzten ?elkarrizketa sozialaren? egiturek. Albiste ezin hobea da ELAk gero eta gehiago jasotzen duen babesa.

Hauteskunde-prozesu guztiek jartzen gaituzte urduri samar, baina ELAren Nafarroako koordinatzaileak dioenez, geroz eta harrera hobea egiten diote gure sindikatuari Nafarroako langileek. ?Gure asmoa hau da: lantoki gehiagotara eramatea ELAren proiektua eta eredua. Oso gogoan izan behar dugu jendearen babesean oinarritzen dela gure eredua ?aldarrikatzailea, kontraboterezkoa?, eta babes horrek lantoki bakoitzean lortzen dugun ordezkaritza duela abiapuntu

Sindikatuak langile-klaseari dei egiten dio hauteskunde sindikaletan parte har dezan eta antolaketa kolektiboan aktibatzera; hau da autonomia oinarri hartuta lan prekaritateari aurre egiteko modua. ELAk duen babes gero eta handiagoa akuilu bihurtzen da bere erreibindikazio eta kontrabotere eredua lantoki gehiagotara irits dadin.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.