2019-06-05 17:56
ELAk maiatzaren 5ean Justizi administrazioan izandako hauteskundeak irabazi ditu lehen aldiz. EAEko Justiziako administrazioko langileen artean, aukeratu diren 53 delegatuetatik 16 lortu ditu. Aurreko hauteskundeen emaitzak alderaturik, ELAk hiru ordezkari gehiago lortzen ditu, bi Gipuzkoan, bat Araban eta Bizkaian bere ordezkaritza mantendu du.

Honetaz gain ELA da bozka kopuruan gehien igotzen den sindikatua. Gaur, Justizia Administrazioko 505 langilek ELA aukeratu dute, orain lau urte baino 102 gehiagok. Gaur egindako hauteskundeetan langileen parteartzea oso altua izan delarik, %76a.

ELAk esker ona adierazi nahi du Justizia Administrazioko langileen artean izan duen babesagatik, eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela, lan-baldintzak hobetzeko borrokari eutsiko diolarik; herritar guztien mesedetan, behar-beharrezkoa den kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen lan egiten dutelarik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.