2019-06-18 17:50
Langileen oinarrizko eskakizunei erantzuna eman eta langile-kopurua ugaldu behar dela azaldu die ELAk ordezkari politikoei, beti ere, sektoreko lan-baldintzak hobetzeko, eta ondorioz, erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta eta zaintza bera hobetzeko bidean.

ELAk bilera egin du Legebiltzarreko EH Bildu, Podemos eta PP talderekin, EAEko eta Nafarroako zahar-egoitzetako ratioekin dagoen arazoa azaltzeko. Bertan azaldu bezala, ez dago langile nahikorik egoiliarrak behar bezala zaintzeko. Datuak eskaini dizkiete ordezkari politikoei. Izan ere, ELAk martxan jarri duen kanpaina bati esker, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako erresidentzia eta eguneko zentroetan egoiliarrei bataz beste eskaintzen zaien denbora neurtu ahal izan du sindikatuak; hau da, lantokietan ataza bakoitza egiteko zenbat langile dauden eta zenbat denbora hartzen den neurtu da: zainketa-lana, erizaintza, garbiketa, otorduak prestatu...

Zentzu horretan, ELAk Hego Euskal Herriko erakundeei (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Aldundiak) jakinarazi nahi die pertsonalaren oinarrizko eskakizunak bete eta langile-kopurua ugaldu behar dela, sektoreko lan-baldintzak hobetzeko, eta ondorioz, erabiltzaileentzako arretaren eta zainketaren kalitatea jasotzeko. Horretarako, hain zuzen ere, egin du bilera Gasteizko Legebiltzarreko talde hauekin (zoritzarrez EAJk eta PSE-PSOEk ez dute asmorik agertu bilerarik egiteko). Legebiltzarreko taldeei esku hartzea eskatu zaie, oraingo ratioen dekretua aldatzeko, joan den mendekoa delako.

Ratioen egoera oso larria dela azpimarratu du ELAk bileran. Ikusi besterik ez dago beheragoko taulan erabiltzaile bakoitzari ematen zaion denbora:

LURRALDEAK

ORAINGO EGOERA

Zainketa-denbora pertsona bakoitzeko

GUTXIENEKO ESKAKIZUNA

GIPUZKOA

92 min/egunean

%30eko igoera

BIZKAIA

60 min/egunean

%100eko igoera

ARABA

88 min/egunean

%41eko igoera

NAFARROA

88 min/egunean

%41eko igoera

2 ORDU (120 min.) EGUNEAN, GUTXIENEZ, EGOILIAR BAKOITZA ZAINTZEKO.

 

 

KATEGORIA

GUTXIENEKO ESKAKIZUNA

ZAINTZAILEA

2 ORDU PERTSONAKO EGUNEAN

ERIZAINA

24 ordu

GARBITZAILEA

%53ko hazkundea

SUKALDARIA

50 erabiltzaileko sukaldari bana

Aldi berean hiru informazio-mahai ipini dira Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Arriaga antzokian eta Guggenheim museoan, oraingo egoeraren berri emateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.