2019-05-31 09:57
Langileek pairatzen duten prekaritatea salatzen dugu

Domino's Pizza-ko langileak nazkatu dira lantokian pairatzen duten prekaritateaz, eta mugitzea erabaki dute.

ELAren helburua da kolektibo honen lan-baldintzak hobetzea, gaur arte pairatzen ari baita abusuzko soldata akordioen aplikazioa, lan egutegirik ez izatea (horrek aisialdia antolatzea eragozten dielarik), lanaldi partzialeko gehiegizko kontratazioa eta ordu osagarriak, lan segurtasun eskasa...

Horregatik, langileek baldintzak hobetzeko borrokatzea eta lau egunetan greba deitzea erabaki dute.

Ekainaren 1, 2, 8 eta 9an, denok grebara!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.