2020-03-02 16:52
Gizarte Segurantzako Ministerioaren irizpidearen aurka agertu da sindikatua; haren arabera, langileen bakartze aldiak gaixotasun arruntagatiko aldi baterako ezintasun gisa hartuko baitira. ELAk berriz ere salatu nahi du Osalanek eta ISPLN Laneko Osasun Zerbitzuak baliabide gutxi dituztela; izan ere, inola ere ez dute baliabide nahikorik lan-eremuan koronabirusaren epidemiari modu espezifikoan heltzeko, eta kasurik nonenean Osasun Sailaren gomendio orokorretara jo besterik ez dute egiten.

ELAk jakin ahal izan duenez, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak irizpide tekniko bat eman du, eta bertan ezartzen da COVID-19 koronabirusaren ondorioz langileek jasandako prebentziozko isolamendu-aldiak gaixotasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasun-egoeratzat hartuko direla.

Irizpide horren arabera, eraginpeko langileek osasun-laguntza jaso behar duten arren eta aldi horretan lanerako ezinduta egon arren, istripu edo gaixotasun batek ez lioke zentzu hertsian eragingo, eta, beraz, oro har, kontingentziaren jatorri komuna ezartzen du.

ELAk bere gaitzespena adierazi du erabaki horren aurrean, eta eskatu du COVID-19 koronabirusaren kutsaduratik eratorritako prozesu guztiak lan-istriputzat har daitezela, enpresek eta administrazioak halakotzat jo ditzatela, eta eragindako langileei dagozkien laguntza-eskubide eta eskubide ekonomiko guztiak onar ditzatela.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.