Oraingo honetan ere langileek argi utzi dute ELAk Lanbiden eginiko lana eta borroka babesten dutela. Azken lau urteetan Lanbideko langilegoak argi eta garbi adierazi du mobilizazioaren bitartez Gobernuak hartu dituen erabakiekin ez dagoela batere ados. Zentzu horretan, ELAk Gobernuari eskatzen dio emaitza hauek kontuan hartzea eta langilegoak adierazitakoa errespetatzea.
Bestetik, ELAk esker ona adierazi nahi du Lanbideko langileen artean izan duen babesagatik eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela, orain arte bezala, Lanbideko langileen eskubideen defentsan buru belarri jarraituz.