2018-09-07 16:18
Behargin bat hil da gaur lan istripuan Trapagarango Cable Recycling lantegian. Dagoenekoz 45 langile hil dira Hego Euskal Herrian eta egoera onartu ezina da. ELAk lan istripuei aurrez aurre egiteko egitasmoa eskatzen dio Jaurlaritzari egoerari buelta eman ahal izateko.

Lan istripu hilgarriek gora egin dute azkenaldi honetan. Aurten ELAk espresuki eskatu du erorketak pairatzeko arriskua duten lanpostuen ikuskaritza lana hobetzea, lan horietarako protokoloak gogortzea eta administrazioek lan hori burutzeko medioak jartzea. Zoritxarrez, erorketen ondorioz hildako kopurua oso altua izan da azken urteetan. Horrek argi erakusten du ez direla istripu hutsak, eta lan horiek burutzeko baliabideak eta segurtasun neurriak berrikustea ezinbestekoa dela.

ELAren ustez lan-baldintza duinak izatea eta lanak segurtasunez burutzeko baliabideak izatea lanean aritzeko ezinbesteko baldintzak izan behar dira. Lana bukatutakoan etxera bizirik eta onik bueltatzea edozein langileren gutxieneko eskubidea da, eta ezin dugu onartu prekarietatearen edo baliabide faltaren ondorioz bizitza galtzea; diru-irabaziak ezin dira bizitzaren gainetik egon.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.