2019-02-07 13:13
2018ko otsailean berriro hasi ziren bilerak, Bizkaiko Metal Sektoreko Hitzarmena negoziatzearren. Metal Sektoreak bilakaera ona izan du 2018an Bizkaian, enpresek fakturazioa ugaldu eta etekinak eurrez lortu dituzte. Hala ere, sektorearen egoera eder hori ez da islatu negoziazio-mahaian. Patronalak (FVEM), 15 bilera eta gero, ez du ipini mahai gainean eskaintza mamitsurik, eta lan-erreforma baztertzeko klausularik ere ez du sartu gura izan. FVEMek ito-puntuan utzi nahi du negoziazioa.

FVEMren blokeoaren aurrean ELAk enpresa-hitzarmenak proposatzen ditu, eduki duinak eta lan-erreformaren aurreko blindajeak lortzeko; baina horretarako, gure antolamendu-gaitasuna sendotu behar dugu sektoreko enpresetan, Alde horretatik 2018. urtean gure helburua hainbat enpresatan (txiki, ertain eta handietan) lortu ahal izan dugu.

2019an ere ildo beretik jarraituko dugu, eta duela gutxi 3 enpresa-hitzarmen sinatzea lortu da:

- IFO INGENIERIA Y FIBRAS OPTICAS, SL (Loiu, 16 langile).

Lehenengo enpresa-hitzarmen kolektiboa.

Indarraldia: 2 urte (2019-2020).

KPIren pareko igoerak.

Lanaldia: 8 ordu gutxiago.

Lan-erreformaren aurkako klausulak (aurrera-eragin mugagabea, hitzarmena salbuestearen kontrako klausula, aldaketa nabarmenak egitearen aurkako artikulua…).

- SERVICIOS SIDERURGICOS CENTRALIZADOS, SA (Sestao, 15 langile).

Indarraldia: 2 urte (2018-2019).

Soldata-igoerak: 2018, 60 euro lineal hilean (%4 batez bestez); 2019, 50 euro lineal hilean (%3,75 batez bestez).

Lanaldia: 16 ordu gutxiago.

Hobekuntza plusetan.

Lan-erreformaren aurkako klausulak lehentik bazituzten.

- ETRA NORTE, SA (Mungia, 50 langile).

Indarraldia: 2 urte (2018-2019).

Soldata-igoerak: KPI + 0,5 urte bakoitzean.

Aurrera-eragin mugagabea, eta aldaketa nabarmenen aurkako artikulua (salbuestearen aurkako klausula lehenagotik bazuten).

Gaixotasun arrunteko bajak %100ean.

Hobekuntzak baimenetan eta famili bateragarritasunean

ABLE/ETT bidezko kontratazioa mugatzen duen klausula.

Azpimarratu beharrekoa da 3 enpresa horietatik bitan lanaldi-murrizketa sinatu dela, eta ondorioz langileen bizi-kalitatea hobetuko dela, eta langabeak kontratatzeko aukera gehiago egongo dela. Eta hirugarren enpresan akordio bat egin dela, prekarietatea ezabatzeko, ABLE/ETT bidezko kontratazioa mugatuz.

Gure ustez, akordio horiek lortu ahal izateko, beharrezkoa izan da langileen antolamendua eta indar-korrelazio egokia izatea. ELAk bere konpromisoa berresten du, Bizkaiko metal-enpresetan borroka-ahalmena antolatzeko eta bultzatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.