2020-06-17 12:39
Gasteizen egindako elkarretaratze batean, sindikatuek eredu-aldaketa aldarrikatu dute, zaintza lanari balioa aitortzerko eta erabiltzaileek hirugarren adinekoen zentroetan jasotzen duten tratua duintzeko. Halaber, "ahaztuta eta aitortzarik gabe" sentitzen diren profesionalentzako arreta zuzenaren ratioa hobetzeko eskatu dute.

Gasteizen egindako elkarretaratze batean, ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk egoitzetako langileentzako baldintza duinak aldarrikatu dituzte berriro, zaintza-lana duin egingo duen eredu aldaketa bat eta adineko zentroetan erabiltzaileek jasotzen duten tratua hobetzea. Martxoaren 13an bertan behera utzi zituzten elkarretaratzeak, koronabirusak alarma sanitarioa iragarri zuenean eta ekainaren 3an ekin zieten berriz ere.

Gogorarazi dutenez, krisi sanitario honetan zehar, langileek birusaren aurka borrokatu dute, beren eta artatzen dituzten pertsonen osasunerako bermerik gabe. "Norbera babesteko ekipamendurik ez izatea, ratioak nahikoak ez izatea, protokoloak ez betetzea, aurrez abisatutako ikuskapenak... izan dira egoitzetako eguneroko ogia", salatu dute, eta gaineratu dute maiatzera arte ez zaizkiela testak egin sektoreko langileei. Egoera horrek agerian uzten du Araban gaur egun dagoen egoitza-asistentziaren ereduari buruzko hausnarketa egin behar dela.

Patronalak negoziazioak hasteko konpromisoa hartu zuenetik urte erdi baino gehiago igaro da, baina berririk gabe jarraitzen du. Hala, urtebete baino gehiago daramate Arabako Egoitzen I. Hitzarmen Probintziala negoziatzeko eser daitezen eskatzen. Izan ere, hitzarmen horren mende daude langileen lan-baldintzak, "azalpenik gabe, inguruko lurraldeetako baldintzak baino askoz okerragoak dira".

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.