2019-03-06 12:57
Martxoaren 4an Bilboko Merkataritza Auzitegiak autoa jakinarazi zion La Navaleko enpresa batzordeari, esanez ontziolako langile guztien kontratua bertan behera geratu dela. Autoak berak ezartzen duen epean ELAk helegitea iragarriko du Merkataritza Auzitegiak hartu duen erabakiaren aurka. Ez da onargarria La Navaleko langileek horrelako amaierarik izatea, eta horregatik aukera guztiak baliatuko ditugu kaleratzeak ekiditeko eta lanpostuen jarraipena bermatzeko.

Halaber, ELAk uste du bide juridikoaz gainera langileen eta Ezkerralde guztiaren mobilizazioari eutsi egin behar zaiola. Hori dela eta dei egiten dugu ostegun honetan, martxoak 7, arratsaldeko seietan Sestaon izango den manifestazioan parte hartzera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.