2020-09-02 16:53
ELAk epaiketak arratsaldeko ordutegian egiteko nahitaezko txandak ezartzen zituen Ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtsoari esker, irailetik aurrera langile boluntarioekin soilik egin ahal izango da

ELAk errekurtso bat jarri zuen ekainean Justiziako sailburuordearen ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek nahitaezko txandak ezartzen zituen, baldin eta langile boluntario nahikorik ez bazegoen epaiketak arratsaldez egiteko:

Bada, errekurtsoari eta ELAren presioari esker, Justizia Sailak bere posizioa aldatu du eta, irailean, laguntza hori boluntario agertzen diren langileen bidez bakarrik emango da. Gainera, Sailak aitortu duenez, "arratsaldeko ordutegiko salbuespenezko jarduketen denbora-muga 2020ko irailaren 20a da”.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.