ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-18 12:26
ELAk Nafarroako Gobernuari eskatu dio iker ditzala hautagaien salaketak eta bultza dezala behin-behinean lanean diharduten irakasleen kontsolidazioa Sindikatuak ebaluazio irizpideen gardentasun falta eta prozesuan zehar azterketak berrikusteko ezintasuna salatzen du , horrela hautagaiak erabat babesgabe gelditzen dira erreklamazioak aurkezteko orduan

Erretiratuko diren irakasleek utzitako lanpostuak zein hezkuntzaren erronkei erantzuteko behar adinako lanpostu berriak modu egonkorrean betetzea ahalbidetuko duen EPE eta enplegu eredu baten garapena galdegiten du sindikatuak  Onartezina da %33ko behin-behinekotasun maila apenas jaitsiko duen plaza kopurua eskaini eta EPEan eskaintzen diren 23 espezialitate eta hizkuntzetatik 10etan plazak bete gabe geratzea

Egun, gure hezkuntza publikoan lanean diharduten irakasleen %33 behin-behinekoa da. Gainera, langile hauetako asko aspaldidanik daude egoera prekario horretan lanean gure eskoletan, ikasturtea joan eta ikasturtea etorri.

Nafarroako Gobernuak ekainaren hasieran onartutako egonkortasun EPEa (UGT, CCOO eta CSIF estatuko sindikatuek Madrilen sinatutako akordioa jarraituz onartutakoa), erabat eskasa da, 1141 plaza besterik ez ditu egonkortzen irakaskuntzan. Hezkuntzako kalitatea hobetzeko ituneko azken proposamenean, behin-behinekotasuna %8ra jaistea jarri zuen helburutzat Hezkuntza Departamentuak, baina 1141 plaza hauekin ezinezkoa da helburu hori lortzea, askoz plaza gehiago beharko lirateke. Nafarroako Gobernuak bere hezkuntza eskumenak defendatu beharko lituzke bere negoziazio mahaietan zehazteko zenbat plaza behar dituen eta nolako oposizio eredua komeni zaion.

Testuinguru honetan onartezina da EPEra deituak izan diren 23 espezialitate eta hizkuntzetatik 10etan plazak bete gabe geratzea. Ebaluazio irizpideak gainera ez dira zehatzak eta hautagaiek ez dute azterketak berrikusteko aukerarik oposaketa prozesu osoa bukatu arte, horrek erabat babesgabe uzten ditu.

Bestetik, ELAk behin eta berriro salatu duen bezala, behin-behinekotasunak ikaragarria izaten jarraituko du eta Nafarroako Gobernuak ontzat ematen duen eta aplikatzen duen EPE eta enplegu eredua ez da egokia, ez behin-behinekotasunean lanean diharduten irakasleen kontsolidaziorako, ez erretiratuko diren irakasleek utzitako lanpostuak zein hezkuntzaren erronkei erantzuteko behar adinako lanpostu berriak modu egonkorrean betetzeko ere.

Horrenbestez, ELAk eskatzen dio Hezkuntza Departamentuari hautagaien salaketak kontuan izan eta azterketa bat egin dezala. Gainera, ikasturtez ikasturte behin-behineko egoeran diharduten, eta gaitasuna eskoletan erakusten duten irakasleen kontsolidazioa ahalbidetuko duen, erretiratuko diren irakasleek utzitako lanpostuak zein hezkuntzaren erronkei erantzuteko behar adinako lanpostu berriak modu egonkorrean betetzea ahalbidetuko duen EPE eta enplegu eredu baten garapena adostea exijitzen dio Nafarroako Gobernuari beste behin ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.