ELAk (ordezkaritzaren gehiengoa izanik) hitzarmen berria lortu du Usurbileko Tremefil-Izaguirre enpresan. Akordioak KPIaren gainetik dauden soldata igoerak jasotzen ditu: 2025 eta 2026rako KPI + %1. Era berean, langile guztientzako txanda-kontratua bermatzea lortu da. Puntu garrantziatsua da hau lana bermatzeko, 10 urtean 10 langile kaleratu baititutzte osotara.
Hobekuntza guzti hauek grebaren eta antolakuntza sindikalari esker lortu direla azaldu du ELAk.