2018-08-24 13:02
Sindikatuak azken testua banatu eta sinatu den bilerara deitu ez dutela salatzen du

Hezkuntza Departamentuak eta, ELA izan ezik, beste sindikatu guztiak ostiral honetan sinatu duten Hezkuntza-Itunak ez ditu UPNk eta PSNk ezarritako murrizketak atzera botatzen, ezta sindikatu guztiek defendatutako aldarrikapenak, mobilizazio dinamika bateratu batetara eraman zuenak hain zuzen, jasotzen ere. Sindikatu sinatzaileek ez dute itun honekin bere poztasuna adierazi, horregatik ELAk ez du ulertzen zergatik uko egiten diote mobilizazioari, murrizketak atzera bota eta kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten duen ituna lortu arte.

Sinatzaileek ahaztutako aldarrikapenen artean hurrengoak daude:

  • UPNk ezarritako ratio berdinak mantentzen dira

  • Ez dira irakasleen ordezkapenak zehazten, ezta bermatzen ere

  • Ez da langileen egonkortasuna bermatzen, ezarritako EPE sistemak ez du behin-behinekotasun tasak behera egitea lortzen (33%).

  • Erosteko ahalmena berreskuratzeko neurririk ez dago eta azken urteetan %15eko galera izan dute langileak.

Paktuarean sinadurak negoziazio kolektiboaren aurkako eraso bat da, izan ere, Itunaren Segimendu Batzordetik kanpo uzten ditu sinatu ez duten sindikatuak. Mahai Sektoriala edukirik gabe geldituko da, Segimendu Batzorde honetan erabaki eta negoziatuko baitira Itunari dagozkion gai guztiak, eta Mahai Sektorialera joango diren gaiak ere erabakiko dira. Modu honetan, huteskunde sindikaletan jasotako bozken bidez irabazitako ordezkaritza kentzen zaie sinatzen ez duten sindikatuei. Gainera, ELA sindikatua ez da deitua izan Itunaren sinadura bilerara, eta ez diote testu definitiboa eman ere.

Guzti honengatik ELAk Hezkuntza-Itunaren aurka agertzen da bai edukien aldetik, bai sinadura eman den moduagatik ere. Sindikatuaren ustez sinadura honek murrizketak atzera botatzeko eta kalitatezko hezkuntzaren alde borrokatzeko aukera bat galtzea suposatzen du. Gainera negoziazio kolektiboaren kontrako eraso bat da ELA azken bilerara deitu ere ez izana, eta jokaera honek Ituna indarrean dagoen bitartean gertatuko denaren iragarpena da.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.