2020-01-17 14:15
Berriki jakin izan dugunez, Santutxuko familiek ezingo dituzte datorren ikasturtean beraien 2 eta 3 urteko seme alabak Mina del Morro ikastetxean matrikulatu. Hezkuntza Sailak ikastetxe hau epe ertainera ixteko apustua egin duela nabarmena da, hartutako erabakiak Bilboko eta zehatzago Santutxu auzoko eskola publikoaren egoera sakonki kaltetuko duelarik.

Mina del Morrokoa, Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoan aurrera eramaten ari den murrizketa politiken azken adibidea da. ELAtik gogor salatu dugu Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoari gero eta baliabide gutxiago bideratzen dizkiola, horrek ikasle eta langileengan zuzeneko eragin kaltegarria baitu. Ikastetxe honen itxierak familiei beraien seme alabak hezkuntza publikoan matrikulatzeko eskubidea kolokan jartzen du, eta egun Mina del Morron dauden lanpostuak suntsituko lituzke.

Amaitzeko, ELAk adierazi nahi du babesten dituela Mina del Morro ikastetxeko egoera salatzeko langile, guraso elkarte, ikasle eta bestelako eragileek antolatutako ekintzak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.