2020-09-29 18:48
GESTAMP enpresako zuzendaritzak gaur, irailak 29, bildu ditu Matriceria Deusto eta Gestamp Tooling Services (GTS) enpresetako ordezkariak. Zamudioko enpresa horiek automobilgintzako euskal multinazionalaren barruan daude. Bileran, zuzendaritzak ahoz jakinarazi du "jarduera bertan behera uzteko" asmoa zuela, hau da, bi lantegiak ixtea. Azpimarratu behar dugu bi enpresek lan-karga dutela.

Ildo horretan, ELAk adierazi nahi du GESTAMP enpresa talde baten aurrean gaudela, burtsan kotizatzen duena, eta azken urteotan etekin aberatsak izan dituelarik. Akziodunek milioika euro banatu dituzte dibidenduetan. Orain, krisi sanitarioaren egoera aprobetxatuz, 112 lantegi mundu osoan dituen euskal multinazionalak, bi lantegi horiek itxi nahi ditu Euskal Herrian, eta 200 langile baino gehiago kaleratu.

ELAk GESTAMPen jarrera arbuiatzen du, eta argi diogu lanpostu guztiak eta planten etorkizuna defendatzeko borroka egingo dugula. Argi daukagu eraso honi gogor erantzutea tokatuko zaigula. Borroka da bidea.

Azkenik, ELAtik deitoratzen dugu berriro ere beste euskal industria-enpresa handi baten aurrean gaudela, zeinek euskal langileria berriz ere mespretxatzen duena. Bere interesa akziodunen etekinak maximizatzea da, ehunka familiaren sufrimenduaren kontura. Era berean Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu, eta, zehazki, bere Industria Saila, GESTAMP enpresaren kasuan profilez jar ez dadin (zoritxarrez ohikoa den bezala), itxiera eta kaleratzeak eragotziz. Matriceria Deusto eta GTSek etorkizuna dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.