2018-11-26 20:06
Mercedes Benz-eko hauteskunde sindikalak ospatu ostean, ELAk bere ordezkaritza igo egin du enpresako Batzordean. ELArentzak oso emaitza onak izan dira, batez ere kontutan izanik egon den parte-hartze altua, tartean langile asko izan direlarik eta horrek islatzen duenagatik. 852 langilek ELA hautatu dute beren eskubideak defendatzeko, tailerrean ordezkaritza gehien duen sindikatua izanda eta ofizinetako delegatua berreskuratuz.

Enpresako Batzordea era honetan geratzen da:

7 ELA (+2)
7 UGT (-2)
4 CCOO
4 LAB
3 ESK (+2)
2 EKINTZA (+1)
2 PIM (+1)

ELAko Atal Sindikalak egin duen lanaren sari gisa baloratzen ditugu emaitza horiek: antolatzerako orduan langilearen baldintzak hobetzeko izandako era eta azkenengo urteetan  fabrikako produkzioaren gorakadaren bereizi duen kontratazioaren iruzurrari egindako borroka.
Eskerrak eman nahi dizkiegu sostengatu egin gaituzten langile guztiei. Bihartik aurrera ELAko Atal Sindikalaren helburua izango da ahalik eta indar gehien batzea plantilaren beharrak asebete ahal izateko langileen ordezkaritzaren bidez,  benetako negoziazio kolektiboaren apostu eginez gehiengoari errespetu osoa izanez.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.