2019-04-12 13:27
ELAk exijitu du bertan behera gera dadila presoen laguntza eta solidaritate kolektiboen aurkako auzibidea; epaiketa irailean izango dela iragarri da. Auzibide honekin jazarri egin nahi zaizkio espetxeratutako pertsonekiko elkartasunari; hain zuzen, pertsona horien eskubideak oso larriki urratzen dira oraindik. Preso nahiz aske daudenek antolatzeko eskubidea dute, laguntza ematekoa, defenditzekoa eta eskubideak aldarrikatzekoa.

Prozesu honen arrazoia da botere judizialaren kontaminazio ideologikoa. Erabaki du preso dagoenaren eta estatuaren artean instantzia kolektiborik ezin dela egon; hau erregimen totalitarioa da.

ELAk auziperatuekiko elkartasuna adierazi du, eta aurreratu du sindikatuko zuzendaritzako kide bat Herrira kolektiboaren defentsaren lekuko gisa agertuko dela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.