2020-03-17 13:36
ELAk funtsezko zerbitzuak finkatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, zerbitzua mantentzeko beharrezkoak ez diren pertsona guztien aurrez aurreko jarduera bertan behera utziz. Beti ere, erabateko lehentasuna langileen eta gizarte osoaren osasuna bermatzeak izan dezan.

Covid-19ren hedapenak eragindako krisiaren aurrean, ELAk badaki arazoaren garrantzia, kudeatzeko zailtasunak eta Nafarroako Gobernuak eta Foru Erkidegoko administrazio publikoek duten erronka.

Hori dela eta, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala Nafarroako Administrazioko zentro guztietan enplegatu publiko guztien aurrez aurreko jarduera guztia, funtsezko zerbitzuak mantentzeko izendatutakoak izan ezik.

Eskatzen du, halaber, neurriak ezar ditzala telelanaren modalitatearen bidez gara daitezkeen funtsezko zerbitzu guztiak modu horretan egin daitezen, eta, posible ez bada, beharrezko segurtasun-neurriak har ditzala lantokietara joan behar duten pertsonen osasuna bermatzeko.

Neurri horien bidez, kutsatzeko aukerak areagotu besterik ezin duten joan-etorriak eta kontaktuak saihestuko lirateke, denbora gutxian alferrikakotzat eta arriskutsutzat jo beharko liratekeenak.

Era berean, ELAk eskatzen du bertako langileei aplikatzen zaizkien neurri horiek Foru Komunitateko administrazio publikoen zerbitzura dauden azpikontratetako langile guztiei aplikatzea.

Egoera horretan, ELAk laguntzeko prest dagoela eta koronavirusa geldiarazteko neurriekiko konpromisoa agertu du. Horretarako, guztiz ezinbestekoa da funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geldiaraztea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.