ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-06-05 16:02
ELAren aldetik ikerketa azkar, zorrotz eta independentea eskatu genuen joan den astean, Osakidetzaren EPEaren espezialitate medikoen azterketetan gertaturikoa argitzeko; ez baitira erraz ulertzekoak orduko gertaera batzuk. Egoera larria denez, gertaturikoa ikertzeko beharra ikusten dugu, eta baita erantzukizunak —politikoak zein penalak— argitzeko beharra ere, baleude. Hori horrela izanik, ELAk salaketa-idazki bat aurkeztu du Fiskaltzan, gertaturikoaz ikerketa bat egiteko, eta ondorioz jarduteko eskatuz.

Bada, ordudanik jakitera eman izan diren datu guztiek norabide berera garamatzate:

  • Zenbait kategoriatan oposiziogileek oso portzentaje txikian gainditu dute azterketa. Hautagai gutxi batzuek, jokoan dauden plaza-kopuruarekin bat datozenek, askoz puntuazio hobeak lortu dituzte, gainerakoek lortu dituztenen aldean. Areago, oposiziogile batzuek notarik altuena lortu dute, eta gainerakoek ezta gainditu ere ez dute egin. Dauden aldeak oso deigarriak dira, eta hori zenbait kategoria medikotan gertatu da. Gainera, gainditu dutenak ospitale jakin batzuetan metatu dira (eta horietan lan egin eta lan egiten dute).
  • Epaimahaikide batek, Angiologia eta Hodietako Kirurgiako kategoriakoak, idazki bat bidali dio Osakidetzari, hautaketa-prozesuaren garbitasunaz dituen kezkak adierazteko, eta irregulartasunak daudenaren susmoak jakinarazteko.
  • Badago notario-akta bat, mediku anestesistaren probak egin baino lehenagokoa, non ?asmatzen? den nortzuk izango diren kategoria horretako sei plazak lortuko dituztenak, Arabako Unibertsitate Ospitalean.
  • Oposiziogile askoren kexak jasotzen ari gara, prozesua denentzat berdina izan ez delako zantzuak ikusi dituztelako.

Horiek horrela, Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek erantzun dute, beren iritziz, kexa hutsak direla, ez dela ezer frogatu, baina informazio-espediente bat irekiko dutela Angiologia eta Hodietako Kirurgiaren kategorian. Hala ere, gainerako probetan ez dute neurri bat bera ere hartuko.

IVAPek, zenbait proba prestatzen arduratu den erakundeak, prozesua berdintasunezkoa eta gardena izan dela adierazi du.

Egoera larria denez, gertaturikoa ikertzeko beharra ikusten dugu, eta baita erantzukizunak ?politikoak zein penalak? argitzeko beharra ere, baleude. Hori horrela izanik, ELAk salaketa-idazki bat aurkeztu du Fiskaltzan, gertaturikoaz ikerketa bat egiteko, eta ondorioz jarduteko eskatuz.

Gogorarazi behar dugu Administrazio Publiko bateko prozesuari buruz ari garela, gardentasunean eta aukera berdintasunean oinarritu behar dena. Behin baino gehiagotan salatu dugun bezala, EPE hau nahaste bat izaten ari da hasieratik eta bukatzen denean, %38ko behin-behinekotasun tasa utziko du Osakidetzan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.